Azpeitiko Delient eta Zestoako Rodeo musika taldeek kontzertu bana eskainiko dute bihar, otsailak 2, Azpeitiko Gaztetxean. Zuzenekoak 22:30ean hasiko dira, eta Delientizango da oholtzara irteten aurrena. Hain zuzen ere, taldearen izen bereko lehen diskoa aurkeztuko du Delientek, eta haren ondoren Rodeoren txanda izango da. Zestoarrek labetik atera berri duten Dilmun diskoa aurkeztuko dute Gaztetxean. Rodeori disko berriaren harira egindako elkarrizketa, hemen. Kontzertuetarako sarrera 5 euro ordaindu beharko da.
Urtarrilaren 12an kontzertua eskaini zuen Azpeitiko Delient musika taldeak Sanagustin kulturgunean, eta han taularatu zuen Lortuko Dugu abestiarekin hartutako irudiekin osatutako bideoa da honako hau, Kulturaz kooperatibak, Uztarriak eta Urola Kostako Hitzak elkarlanean egindakoa Mikrouhinak bideo sortarako: