Belgikara, Herbehereetara eta Luxenburgora bidaia antolatu du Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 30a

Ekainaren 13tik 20ra bitartean egingo dute ibilaldia. Interesatuek otsailaren 28a baino lehen eman behar dute izena.

Belgikako Brujas hiria.

Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak ibilaldia antolatu du ekainerako. Belgikara, Herbehereetara eta Luxenburgora joango dira, ekainaren 13tik 20ra bitartean. Interesatuek eman dezakete izena dagoeneko. Horretarako, NANaren kopia eraman beharko da Baigeraren egoitzara, eta 300 euro aurreratu beharko dira pertsonako, otsailaren 28a baino lehen. Zortzi egunez, Amsterdam, Gassan, Rotterdam, Luxenburgo, Brusela, Gante, Amberes, Brujas eta abar bisitauko dituzte animatzen direnek. Informazio gehiago nahi duena Baigeraren bulegora joan daiteke, astelehenetik ostegunera, 10:30etik 12:30era bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide