Arroa Errekara mendi irteera antolatu du Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 28a

Otsailaren 16an joango dira mendizaleak Arroabetik Arroa Errekara, eta horretarako otsailaren 12ra bitartean eman daiteke izena

Azpeitiko Baigera jubilatuen elkarteak mendi irteera antolatu du otsailaren 16rako, eta hara joateko izen-ematea zabalik da dagoeneko. Zestoa Arroabea auzotik Arroa Errekara joango dira mendizaleak, eta horretarako, lineako autobusa hartuko dute. Norbera bere kontuan joango da Arroara, eta antolatzaileek zehaztu dute 08:50etako autobusa hartuko dutela; itzulerako autobusa, berriz, Baigerak lotuko du. Mendi irteeran zehar, Azketa-Errota txokoan geldialdia egingo dute, hamaiketakoa egiteko. 

Interesa dutenek otsailaren 12ra bitartean eman dezakete izena, Bailera elkartearen bulegoan. Astelehenetik ostegunera bitartean, 10:30etik 12:30era zabaltzen dute bulegoa. 10 eurotan jarri dute izen-ematea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide