Zezen txikiak eta sokamuturraren aurkako protesta izan dira goizean Azpeitian

Julene Frantzesena 2019ko urtarrilaren 27a

Gaur, igandea, umeentzako sokamuturra eta zezen txikiak izan dira. 12:00etan atera da sokako zezena Erdikaletik, eta 13:00ak arte Arno ganadutegiko zezen txikiak eta poniak izan dira plazan. Jende ugari bertaratu da plazara. Gainera, Oinatz elkarte animalistak deituta, sokamuturraren aurkako kontzentrazioa egin dute hainbat lagunek Azoka Plazaren aurrean. Hainbat lelo aldarrikatu dituzte, "animalienganako tratu txarrak" salatzeko. Protestan ari ziren lagunetako batzuk hesituta zegoen gunean ere aritu dira beren aldarrikapenak egiten, eta Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira lekura. Dena den, ez da istilurik izan.

Arratsaldean ere sokamuturra izango da. 16:30ean hasiko da egitasmoa, eta Bergarako Zezenak ganadutegikoak izango dira sokamuturrean aterako dituzten zezenak. Oinatz elkarte animalistak arratsalderako ere deitu du elkarretaratzea: 16:00etatik 18:00etara Azoka Plazaren aurrean jarri dute hitzordua.

Hona hemen goizeko irudi batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide