Pertsona bat zauritu da Azpeitian izan den istripuan

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 24a

15:30 aldera gertatu da ezbeharra, Landeta auzoko Zabaletxeko biribilgunean. Auto bat errepidetik atera da, eta bertan zihoan 71 urteko gizonezkoa anbulantzian eraman dute.

Istripua izan den guneko irudia. (Hitza)

Istripua gertatu da bazkalondoan, 15:30 aldera, Azpeitiko Landeta auzoan, Zabaletxeko biribilgunean, GI-631 errepidean. Auto bat errepidetik atera da eta bertan zihoan 71 urteko gizonezko bat anbulantzian eraman dute, zaurituta.

Ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren lekura eta uneotan han jarraitzen dute lanean. Izan ere, istripuaren eraginez, besteak beste, errepide ondoko farola bat bota du autoak, eta baranda zati bat ere txikituta gelditu da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide