Itxura berria du Azpeitiko Balentina Agirre plazako parkeak

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 17a

Balentina Agirre plazako parkea itxita egon da azken boladan, berritze lanak tarteko, baina dagoeneko zabaldu dute berriro. Parkeko hainbat elementu zaharkituta eta modu arriskutsuan zeuden, Udalaren arabera, eta horiek berritzen eta parkea margotzen aritu dira egunotan. Orain, itxura berria du jolastokiak, baina ez du galdu lehen zuen piraten izpiritua. Hainbat aldaketa egin duten arren, egun ere itsasontzi forma izaten jarraitzen du haurren parkeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide