Alberdieneako obrak direla eta, aldaketak izango dira sansebastianetako sokamuturrean

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 17a

Azpeitiko Alberdienean lanak egiten ari dira, eta horrek eragina izango du San Sebastian jaietako sokamuturrean. San Sebastian eguneko eta hilaren 27ko helduen zezeneko arratsaldeko saioetan soka ez dute lotuko, ohi bezala, Gipuzkoanonean.

Ez dute Gipuzkoanonean lotuko soka. (Zezen Beltz)

Alberdieneako eraikuntza obrak direla eta, segurtasun arrazoiengatik San Sebastian eguneko eta hilaren 27ko helduen zezeneko arratsaldeko saioetan soka ez dute lotuko, ohi bezala, Gipuzkoanonean. Beraz, Erdikalean atera zezena, eta plazan ibili ondoren, handik zuzenean Errebalera joango dira sokamutilak. Azpeitiko Udalak dio Mixikordirako joan-etorrian ez igotzeko Alberdieneako obretako hesietara.

Hona hemen sokamuturraren egitaraua:

Urtarrilak 20 (igandea), San Sebastian eguna

Helduen sokamuturra:
– 12:00-12:30. Herrigunean. Ganadutegia: Arno.
– 16:30-20:00. Herrigunean. Ganadutegia: Arno.

Urtarrilak 27 (igandea)

Txikien sokamuturra eta zezen txikiak:
– 12:00-13:30. Sokako zezena txikientzat Erdikaletik, eta zezen txikiak eta poniak plazan. Ganadutegia: Arno.

Helduen sokamuturra:
– 16:30-20:00. Herrigunean. Ganadutegia: Bergarako Zezenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide