Zine Ziklo Amorosoaren eta Zine Ziklo Biolentoaren ostean, bueltan dira film emanaldiak Azpeitiko Gaztetxera. Oraingoan, Zine Ziklo Klaustrofobikoa prestatu du asanbladak, eta ostegunean, hilak 17, hasiko da.
Jardunaldiaren barruan lau fim izango dira ikusgai: Deniz Gamseren Mustang (2015), Roman Polanskiren La muerte y la doncella (1994), Sydney Luneten Doce hombres sin piedad (1957) eta Luis Buñuelen El angel exterminador (1962). Emanaldi guztiak ostegunetan izango dira, 21:00etan hasita.
Zine Ziklo Klaustrofobikoaren barruan ikusgai izango diren filmek gauza bat dute komunean: ikus-entzunezko guztiak lokalizazio bakarrean daude filmatuta. Iaz antolatutako zine zikloetan eskainitako filmek ere bazuten loturarik beren artean.
Honako hau da filmen egitaraua:
Urtarrilak 17: Mustang.
Urtarrilak 31: La muerte y la doncella.
Otsailak 7: Doce hombres sin piedad.
Otsailak 14: El angel exterminador.