Azpeitiko Lagun Onak futbol klubak 75 urte beteko ditu aurten, eta horren harira, hainbat ekitaldi prestatzen ari dira. Besteak beste, liburua kaleratuko du klubak, eta argazki erakusketa bat ere antolatuko du. Erakusketa horretan, azken urteotako argazkiak jarriko dituzte ikusgai, baina irudiak biltzen hastean, zailtasun batekin egin du topo klubak: Lagun Onaketik igaro diren emakumeen argazki gutxi batzuk baino ez dituzte. Hori dela eta, emakumeak ageri diren argazkiak dituztenei beraiekin harremanetan jartzeko eskatu die futbol klubaren zuzendaritzak. Honako hau da harremanetarako telefono zenbakia: 609 79 45 20 (Rikardo Amubieta).