Azpeitiko jubilatuen elkarteak bidaia antolatu du Andaluziako herri zurietara apirilerako

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 11

Apirilaren 7tik 12ra egingo dute bidaia. Interesa dutenek dagoeneko egin dezateke izen-ematea Baigeraren bulegoan.

Vejer de la Frontera herria da bisitatuko duten lekuetako bat. Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak bidaia antolatu du Andaluziara. Sei eguneko irteera izango da, eta "herri zuriak" bezala ezagutzen diren lekuak bisitatuko dituzte. Hain zuzen, Conil, Jerez de la Frontera, Cadiz, Vejer de la Frontera, Puerto Santa Maria, Sanlucar de Barramena eta Chipiona herriak ezagutuko dituzte irteerara animatzen diren lagunek. Apirilaren 7tik 12ra egingo dute bidaia, eta dagoeneko eman daiteke izena Baigeraren bulegoan. Informazio zehatza nahi duenak jubilatu elkartearekin jarri behar du harremanetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide