Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko janaria bilduko dute bihar Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 11

Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko janariak eta produktuak bilduko dituzte bihar, zapatua, Azpeitian. Khamar Saharar Herriaren Aldeko Azpeitiko elkarteak egingo du bilketa, Sanjuandegiko eta Juan XXXIII auzoko Eroski supermerkatuetan nahiz BMn izango dira boluntarioak janaria biltzen, 10:00etatik 20:00etara bitartean. Arroza, makarroiak, lekaleak –lentejak, babak, garbantzuak...–, azukrea, latako atuna, sardinak eta konpresak jasoko dituzte. Gainera, datorren astean herriko ikastetxeetan egingo dute produktu horien bilketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide