Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kulturaz kooperatibak abiatutako Arkupehotsak egitasmoaren barruan, Azpeitiko Izei musika taldeak kontzertua esakini zuen joan den ostiralean Sanagustin kulturguneko Arkupean. Duela pare bat urte sortu zuten Izei taldea Joseba Eizagirre, Pello Arribas, Aritz Unanue eta Aitzol Etxaniz azpeitiarrek. Musikaren munduan eskarmentua duten lau lagun horiek ostiralean igo ziren aurrenekoz Izei taldearekin Sanagustin kulturguneko agertokira, eta hainbat lagunek gozatu zuten haien zuzeneko emanaldiaz. Taldearen Eskizofrenia abestiaren zuzenekoa da honako hau, Kulturazek,Urola Kostako Hitzak eta Uztarriak Mikrouhinak bideo sortarako grabatutakoa:
https://www.youtube.com/watch?v=Jirpk_meffE