Erregeak zenbaki sarituekin.
Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatarien elkarteak antolatutako Erregetako zozketak baditu zenbaki sarituak. Atzo, larunbata, egin zuten zozketa, Lasaora Erregeak iritsi zirenean, eta honako hauek izan ziren zenbaki sarituak: 07663 (Babesa moda dendan banatua), 12947 (L. Xaxarki estetikan banatua) eta 43652 (Kolpeka oinetako konponketa dendan banatua). Zenbaki horien jabeek 500 euroko erosketa bono bana eskuratuko dute; horretarako, urtarrilaren 31 baino lehen jarri beharko dute harremanetan Udalarekin edo Bertan merkatari elkartearekin.