Txu-txu trenean iritsi dira Errege Magoak Azpeitira

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 5a

https://www.youtube.com/watch?v=Mr1KU9wNDmg Azpeitian dira jada Hiru Errege Magoak. Aurtengoan, Burdinbidearen Euskal Museoa itxita egokitu da, eta horregatik, txu-txu trenean iritsi dira. Ohi bezala, Lasaon egin dute lehen geldialdia; 17:00etan iritsi dira bertara, eta ordurako, zain zituzten dozenaka lagun. Haur haiek agurtu ostean, berriro txu-txu trenera igo eta Azpeitirako bidea hartu dute Erregeek. 17:30 inguruan, Soreasuko Sebastian Donearen Parrokiara joan dira; jende ugari zuten han zain, eta gozoki ugari banatu dizkiete haiei guztiei. Gainera, parrokiako jaiotza bisitatu dute Erregeek, eta hura muntatzen dutenekin argazkia atera dute. Ondoren, ohi bezala, kabalkada egin dute, 19:00 hasita. Igerilekutik abiatu dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, eta kalerik kale gozokiak banatzen ibili dira. Aurtengoan, guztira 600 gozoki banatu dituzte, eta gaztetxoek pozarren bildu dituzte horiek. Ondoren, plazan egin dute geldialdia Erregeek, eta herriko haur guztiei zintzoak izan al diren galdetu eta zapatak ondo garbitzeko aholkatu die. Bihar goizean jasoko dituzten oparien zain gelditu dira umeak. Hona hemen gaurko irudiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide