Azpeitiko Balentina Agirre plazako parkea itxita, berritzeko lanak tarteko

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 3a

Itxita dago Balentina Agirre plazako parkea. Azpeitiko Balentina Agirre plazako parkea itxita dago egunotan. Udalak jakinarazi duenez, parkeko hainbat elementu zaharkituta eta modu arriskutsuan zeuden, eta horiek berritzeko eta parkea margotzeko lanak egingo dituzte datozen egunetan. Segurtasun neurriak hartuko dituzte parkea berritzerakoan, baina lehengo itxura izango du lanak bukatzean; hau da, itsasontzi forma izango du jolaslekuak. Berritze lanak hilabeteren buruan bukatzea aurreikusten du udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide