Hilaren 31n itxiko da Azpeitiko kultur taldeek 2018an jasotako diru-laguntzen zuriketak aurkezteko epea

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 2a

Taldeek honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan(udaletxeko lehen solairuan), hilaren 31 baino lehen: eskaera orria, jaso den diruaren likidazioa –izandako diru sarrerak eta gastuak zehaztuta– eta egindako ekintzen memoria laburra.

Azpeitiko Kultur Mahaiko taldeen eta norbanakoen batzarreko irudi bat. Urtarrilaren 31n itxiko da 2018an kultur taldeei zuzendutako diru-laguntzen zuriketak aurkezteko epea. Taldeek urteko ohiko jarduerak antolatzeko jaso dituzten diru-laguntzak justifikatu behar dituzte. Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan(udaletxeko lehen solairuan), hilaren 31 baino lehen: eskaera orria, jaso den diruaren likidazioa –izandako diru sarrerak eta gastuak zehaztuta– eta egindako ekintzen memoria laburra. Zalantzak argitzeko edo laguntza eskatzeko Kultura Sailera jo daiteke, kultura@azpeitia.eus helbidera idatzita edo 943-15 70 68 telefonora deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide