Kalean da Soma Cult musika taldearen aurreneko maketa fisikoa

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 2a

Julen Hidalgo azpeitiarrak, Jose Mari Unanue azkoitiarrak eta Joseba Gutierrez beasaindarrak osatzen dute Soma Cult. Gaurtik aurrera eskuragarri izango da musika taldearen aurreneko maketa.

Joseba Gutierrez, Julen Hidalgo eta Jose Mari Unanue, maketa eskutan. (Soma Cult) Soma Cult taldeak bere aurreneko maketa kaleratu du, eta gaurtik aurrera eskuragarri izango da euskarri fisikoan. Izan ere, egindako lanarekin aurreneko kopiak kaleratu dituzte, eta salgai jarriko dituzte beren kontzertuetan nahiz Beasaingo irizar tabernan. Azpeitiko, Azkoitiko eta Beasaingo hiru musikarik osatzen dute Soma Cult: Julen Hidalgo azpeitiarrak, Jose Mari Unanue azkoitiarrak eta Joseba Gutierrez beasaindarrak. 2017 urte bukaeran jaio zen, eta 60ko eta 90eko hamarkadadetako doinuak erreferentzia hartuta sortzen dituzte abestiak. Psychodelia, popa eta grungea nahasten dituzte beren lanetan. Haien hitzetan, zuzeneko emanaldiak dira "taldearen alderik indartsuena", eta dagoeneko jakinarazi dituzte datozen asteetan eskainiko dituzten zuzenekoen datak. Urtarrilaren 4an Leitzako Atekabeltz gaztetxean eskainiko dute kontzertua eta hilaren 18an Urretxu-Zumarragako gaztetxean. Oraingoz, data horiek jakinarazi dituzte, baina emanaldiak lotzen jarraitzen du Soma Cultek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide