Alebin mutilen Azpeitia Cup 2019 Sailkapen Faseko final-hamaseirenak jokatu ziren zapatuan, hilak 29, Garmendipeko futbol zelai artifizialean. Orotara, hamasei talde aritu ziren ekaineko txapelketa jokatzeko lehian, eta Antiguoko, Abadiño, Arnedo eta Bansander taldeak izan ziren nagusi. Horrenbestez, horiek jokatuko dute alebin mutilen ekaineko Azpeitia Cup 2019.
Zapatu goizean zehar jokatu zituzten hamasei taldeek sailkapen faseko partidak, lau multzotan: Arnedo, Abetxuko, Aloña Mendi, Comillas (A multzoan jokatuko dute zapatuan); Abadiño, Baskonia, Sanse, Kostkas (B multzoan); Antiguoko, Vasconia, Zarautz, Real Union (C multzoan); Bansander, Danena, Logroño, Beti Ona (D multzoan).
Partiden emaitzak eta sailkapena,
Azpeitia Cup-en webgunean.