Lagun Onak txirrindulari elkarteak lizentziak berritzeko deialdia egin du

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 2a

(Argazkia: Uztarria) Urte berriarekin batera, Azpeitiko Lagun Onak txirrindulari elkarteak datorren sasoirako lizentziak ateratzeko edota berritzeko deialdia luzatu du. Aurtengoan, zikloturisten zein lehiaketetarako lizentzia nazionalen kostua 160 eurokoa izango da, eta 160 euro ordaindu beharko da lizentzia autonomikoa nahi izanez gero. Urtarrilaren 30a baino lehen jaso, utzi edota bete beharko dira imprimakiak, betiko lekuetan: Aitzaki Kirolaken, Erreka Biken edo Ciclos Benin, hain zuzen ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide