Aitor Priya azpeitiarrak Bergarako Gaztetxeko Xake Txapelketa irabazi du

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 31

Aitor Priya txapelarekin. Aitor Priya xakelari azpeitiarrak Bergarako Gaztetxeko Xake Txapelketa irabazi du. Gaztetxeak antolatuta, igandean jokatu zuten txapelketa, Gaztetxean bertan. 16:30ean hasi zen lehia, eta bost minutuko zortzi partida jokatu zituzten bertaratu ziren 22 parte hartzaileek. Azpeitiko xake taldetik bost jokalari izan ziren bertan, eta Priya izan zen txapelduna, 6,5 puntu eskuratuta. Iñaki Uranga laugarren postuan sailkatu zen, 5,5 punturekin; Eneko Alberdi zazpigarren, 5 punturekin; Juan Carlos Fernandez hamalaugarrenean, 4 punturekin; eta Miguel Angel Gomez hamaseigarren, 3 punturekin. Podiuma osatu zuten gainontzeko biak ez ziren Xaputarrakeko ordezkariak izan: bigarren Iraitz Arizabaleta bergararra sailkatu zen, eta hirugarren, Iban arrasatearra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide