Mikel Orbea txirrindulari azpeitiarra, Euskadiko txapeldun bigarren urtez

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 31

Larunbatean jokatutako IV. Beasaingo Ziklo-krosa Sari Nagusia irabazi zuen azpeitiarrak, eta horrela, Euskadiko txapela eskuratu zuen. Orbeak Espainiako Txapelketa jokatuko du urtarrilean.

Mikel Orbea txapelarekin. Mikel Orbeak bigarren urtez jarraian junior mailako Euskadiko txapela lortu zuen larunbatean jokatutako IV. Beasaingo Ziklo-krosa Sari Nagusia irabazita. Atracciones Sanz–Epi Kristaldegia taldeko azpeitiarrak lehen itzulitik jo zuen erasora, lasterketaren buruan jarriz eta aurkariei aldea ateraz. Lehen postuan egin zuen ia proba guztia, azkenengo itzulian Ibai Ruiz de Arcautek harrapatu zuen arte. Azken metroetan, ordea, Orbea azkarragoa izan zen eta garaipena erdietsi zuen. Orbeak hurrengo hitzordu garrantzitsua urtarilaren 11tik 13ra Pontevedran, Galizian, jokatuko den Espainiako Txapelketa izango du. Euskal Selekzioak lasterketa horretan lehiatzera deitu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide