Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako kluben arteko eskuz banakako finalak jokatu dituzte gaur Azkoitiko Gurea pilotalekuan, 10:30ean hasita. Guztira, hiru partida jokatu dituzte. Kadete mailan, Lapke taldeko Naldaiz Ilunpeko Aimar Egigurenen aurka aritu da, eta pilotari azpeitiarra nagusitu da, 18 eta 5. Gazteen mailan, Lazkaoko Lapke taldeko Senar Tolosako Goikoetxearen aurka aritu da nor baino nor, eta Senar nagusitu da, 22 eta 18ko emaitzarekin. Senior mailakoa izan da jokatu duten azken finala, eta bertan, Azkoitiko Oteiza pilota elkarteko Alex Juaristik eta Behar Zana taldeko Urbietak neurtu dituzte indarrak; pilotari azkoitiarrak ezin izan dio aurre hartu Villabonako pilotariari –22 eta 6 nagusitu da Urbieta–.
Hona hemen gaurko finaletan hartutako irudiak: