Eskuragarri dago munduko hainbat txokotako mendigoizaleen bizipenak biltzen dituen
La vida al limite de la vida liburura Sanagustin kulturgunean, 24,5 eurotan. Jose Mari Azpiazu azpeitiarrak eta Sebastian Alvaro
Al filo de lo imposible telebista saio sonatuaren zuzendariak idatzi dute liburua, elkarlanean. Egileen arabera, irakurleak "abentura, pasioa, porrota eta elkartasuna" aurkituko ditu
La vida al limite de la vida liburuan. Mendi garaienetan bizitako esperientziak ardatz hartuta, eguneroko bizitzari aurre egiteko eta bizitzaz gozatzeko gakoak eskaintzen ditu Azpiazuren eta Alvaroren lanak. Besteak beste, Reinhold Messneren, Walter Bonattiren, Maurice Herzogen edota Junko Tabelenen bizipenak ditu oinarrian. Pertsonek egunerokotasunean izan ditzaketen arazoei aurre egiten laguntzeko asmoz idatzi dute
La vida en el límite de la vida, baina azpeitiarrak argitu du sortu dutena ez dela autolaguntza liburua. Azpiazuren azalpenekin osatutako erreportajea,
hemen.