Aldaketak, Azpeitiko Gaztetxearen zirko tailerreko izen-ematean

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 28a

Ikastaroan parte hartu nahi duten gaztetxoen adin tartea zabaldu dute, "jende gehiagorena iritsi asmoz". Horrenbestez, 6 urtetik 12 urtera arteko haurrek eta gaztetxoek eman dezakete izena urtarrilaren 3ko tailerrean.

"Jende gehiagorena iritsi asmoz", Azpeitiko Gaztetxeak zabaldu egin du urtarrilaren 3an eskainiko duten zirko tailerrean parte hartzeko adin tartea. Gaztetxeko kideek azaldu dutenez, beren helburua da "txikienek zirkoaz gozatzea ekintzetan parte hartzen duten bitartean". Beraz, 6 urtetik 12 urtera arteko haurrek eta gaztetxoek eman dezakete izena Azpeitiko Gaztetxearen zirko tailerrean. Bi orduko ikastaroa izango da, 11:00etatik 13:O0etara, eta ez da ordaindu beharrik izango. Bertan parte hartu nahi dutenek izen-ematea egin behar dute aurrez, azpeitikogaztetxie@gmail.com helbidera mezu bat idatzita, ikastarora animatuko den pertsonaren izen-abizenak eta adina zehaztuz. Horretarako azken eguna abenduaren 30a izango da. Behin tailerra amaituta, arratsalden jarraituko du zirkoak Azpeitiko Gaztetxean. Izan ere, 18:30ean irekiko dira Hoi Denk Zirkue! ikuskizunerako ateak, eta 19:00etan hasiko da emanaldia. Hona hemen aurtengo ikuskizuna iragartzeko egin duten bideoa: https://youtu.be/Eiz9egVI5oY

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide