Aimar Egiguren azpeitiarrak Gipuzkoako kluben arteko eskuz banakako finala jokatuko du larunbatean

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 27a

Ilunpe pilota elkarteko kidea da Egiguren. Azkoitiko Gurea pilotalekuan jokatuko du finala, 10:30ean hasita. Azpeitiarrak aurrez aurre izango du Lapke pilota elkarteko Xabier Naldaiz.

Aimar Egiguren artxiboko irudi batean. Azpeitiko Ilunpe pilota elkarteko Aimar Egiguren pilotariak Ezker hormako Gipuzkoako kluben arteko eskuz banakako txapelketaren finala jokatuko du larunbatean, hilak 29, Azkoitiko gurea pilotalekuan. Kadeteen lehen mailako finala jokatuko du Azpeitiko pilotariak, eta parez pare izango du Lapke pilota elkarteko Xabier Naldaiz. Joan zen astean jokatu ziren txapelketako finalerdiak Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, eta Egigurenek Ilunpeko Jakes Elosegiren aurka neurtu zituen indarrak. Partida hartan nagusi izan zen Egiguren, 18 eta 12 hartu baitzuen mendean Elosegi. Modu horretan eskuratu zuen finalerako txartela Egigurenek. Zapatuko partidan Ilunpe ordezkatuko du pilotari azpeitiarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide