Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urte sasoi honetan beti egin ohi duten gisan, Azpeitira iritsi dira gaur, abenduak 24, Olentzero eta Mari Domingi. Inoizko harrerarik beroena jaso dute gaurkoan. Izan ere, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleek nahiz Juan Antxieta Musika Eskolako musikari gazteek zein Itsasi kultur taldeko dantzari txikiek, elkarrekin agurtu dituzte Olentzero eta Mari Domingi haien etorreran. Ekitaldi jendetsua, koloretsua eta alaia izan da gaurkoa. Ikasle zein irakasle San Martin egoitzaren atarian elkartu dira 12:30ean, eta kalejira egin dute Alde Zaharrean barrena. Argitxoz eta ikazkinez jantzitako dozenaka ikaslek Olentzeroren eta Mari Domingiren gurdiaren ondoan egin dute ibilbidea, eta ttuntturroek ireki diete bidea. Jendetza irten da kalera, Olentzero zein Mari Domingi agurtzera. Bi horiek plazan hartu dute hitza, ikasleek eskainitako bertsoen eta aurreskuaren ostean. Gabon kantak ere ez dira falta izan gaurko hitzorduan. Giro epelean eta ederrean ekin diote herritarrek Gabon bezperako ospakizunei.
Hona hemen gaurko argazki bilduma eta bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=IIIFYpdGFUk