Julian Barrenetxeak eta Azketak Gabonetako kontzertua eskainiko dute igandean Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 21a

Sanagustin kulturgunean izango da abesbatzaren eta ahots taldearen emanaldia, 12:00etan hasita. Bertaratzen direnek askotariko abestiez eta doinuez gozatu ahal izango dute.

Julian Barrenetxea abesbatza, Sanagustinen emandako beste saio batean. Julian Barrenetxea abesbatzak eta Azketa ahots taldeak Gabonetako kontzertua eskainiko dute igandean, abenduaren 23an, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. 12:00etan hasiko da emanaldia, eta bertaratzen direnek askotariko abestiez eta doinuez gozatu ahal izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide