HARA! Atropa Belledonne abeslari azpeitiarrak 'Leihotik salto' kantua kaleratu du

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 19a

Leihotik salto izeneko abestia kaleratu berri du Atropa Belledonne abeslariak. Onintza Valverde azpeitiarraren izen artistikoa da Atropa Belledone, eta hark sortutako aurreneko kanta da labetik atera berri duena. Nora Alberdi azpeitiarrak bideoan hartu ditu Valverderen akordeak. Abeslariak azaldu duenez, etxetik bota duten emakume baten istorioa kontatzen du Leihotik salto abestiak. Atropa Belledonneren hitzetan, abestiaren asmoa da etxe-kaleratzeak gaitzestea nahiz horiek jasan dituztenei "ahotsa ematea". https://youtu.be/uDKCoFdUs5k

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide