Pertsonen adierazkortasuna harrapatu du Pedro Luengok zuri-beltzeko erretratuetan

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 19a

https://www.youtube.com/watch?v=zE3U5jXGjFs

Joan zen ostiralaz geroztiz zabalik dago Pedro Luengo artista azpeitiarraren Portrait. Black and white erakusketa  Foru Ibilbideko Erakusketa aretoan. Ikusmina sortu du haren lanak, eta ez da gutxiagorako. "Tamaina handiko" dozena bat koadro etniko zintzilikatu ditu margolariak erakusketa aretoaren hormetan. Hamabi artelan, hamabi pertsonetan inspiratuta. Izan ere, Asiako eta Afrikako pertsonen erretratuak eraman ditu mihisetara Azpeitiko artistak. Luengoren hitzetan, "adierazkortasun handia" duten irudiak dira sortu dituenak, eta azaldu duenez, koloreekin jolastuz, "goxotasuna" eman nahi izan die irudiei. Erakusketan hartutako irudiekin osatutako bideoa da honako hau, Kulturaz kooperatibak, Uztarriak eta Urola Kostako Hitzak elkarlanean sortutako Mikrouhinak bideo sortarako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide