Pedro Luengo azpeitiarrak sortutako margolanak ikusgai, Azpeitiko Foru Ibilbideko erakusketa aretoan

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 17a

  Pedro Luengo azpeitiarrak berak sortutako margolanen erakusketa jarri du Azpeitiko Foru Ibilbideko Udal erakusketa aretoan. Portrait. Black and white izena jarri dio erakusketari, eta joan zen ostiralean zabaldu zituen ateak. Azpeitiko artistak sortutako artelanak hilaren 31 arte egongo dira ikusgai. Erakusketa aretoa aste osoan zehar egongo da zabalik. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Asteburuetan eta jai egunetan, aldiz, 12:00etatik 14:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide