Gabon eguneko Azpeitiko Jaiotzan parte hartu nahi dutenek entsegua egingo dute bihar

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 17a

Azpeitiko Parrokiako eta Julian Barrenetxea abesbatzetako kideek eta hainbat herritarrek parte hartuko dute egitasmoan. Haiei zuzendutako entsegua egingo dute bihar, 20:00etan, Parrokiako Bakardadearen Kaperan.

Abesbatzetako lagunak eta herritarrak Gabon eguneko Azpeitiko jaiotzan. Usadioari jarraituz, Gabon egunean Jaiotza aterako dute Azpeitiko Julian Barrenetxea abesbatzak eta Parrokiko abesbatzak. Urtero bezala, hainbat herritarrek ere hartuko dute parte egitasmoan, eta haiei zuzenduta entsegua egingo dute bihar, hilak 18, Parrokiako Bakardadearen Kaperan, 20:00etan hasita. Entseguan, abenduaren 24an abestuko dituzten gabon kantak entseatuko dituzte. Bertan parte hartu nahi dutenei asteazkeneko saiora joateko deia egin diete abesbatzetako kideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide