Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urteroko ohiturari jarraituz, Santo Tomas jaien atarian iazko santotomasetako argazkien erakusketa jarri du Azpeitiko Argazki Elkarteak Sanagustin kulturgunean.
Ikusgai dauden irudiak 2017ko Santo Tomas egunean argazki elkarteak egindako barne lehiaketara aurkeztutakoak dira. Festa giroko irudiak, harrijasotzaileak, barazkiak, lekaleak eta herritarrei ateratako erretratuak ikus daitezke kulturguneko hormetan zintzilikatutako argazkietan.
Santotomasetako erakusketa abenduak 25 arte egongo da ikusgai Sanagustinen.