Uholdeak ekiditeko zenbait neurri hartu ditu Azpeitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2018ko abe. 12a, 10:23

Ibaia, San Martin estrata ondotik. (Azpeitiko Udala) Negua hasi aurretik, uholdeak ekiditeko neurriak hartu ditu Azpeitiko Udalak. Esaterako, San Martin egoitzaren eta estrataren pareko zubiaren azpiko aldea garbitu dute, bertan pilatutako landareak eta sasiak moztuta. Horrez gain, azken hilabeteotan Urola ibaian hazitako landareak eta zuhaixkak moztu dituzte Zelai Luze inguruan, ibaiko urei beren bidea egiten uzteko. Lan horien ardura Eusko Jaurlaritzaren Urak agentziarena da, horrek baitu ibaien kudeaketarako eskumena. Udalak urtero egiten dio ibaiak txukuntzeko eskaera Urak agentziari, eta aurten, Ibaieder nahiz Urola ibaiak garbitzeko eskatu dio Uraki. Errezildik datozen urek ekarrita Azoka Plazaren azpian pilatzen diren harriak kentzeko ere eskatu du udalak. Lan horiek joan zen irailean egin zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide