Irudietan: Roren eta Toundraren rock instrumentalak dantzan jarri zuen Azpeitiko Sanagustin

Urola Kostako Hitza 2018ko abe. 10a, 15:04

Rock instrumentalak eta esperimentalak hartu zuten Sanagustin joan den zapatuan, Toundra eta Ro taldeen kontzertuekin, eta gogotik gozatu zuten Azpeitiko kulturgunean elkartutako lagunek, bi taldeen zuzenekoekin. Madrildik etorritako Toundra taldeak Vortex lanean jasotako abestiak eskaini zituen, bertaratutako zaleen gozamenerako. Azpeiti-Azkoitiko Ro taldeak ere bere onena erakutsi zuen Azpeitian estreinakoz emandako zuzenekoan. Azkoitiko Matadeixen jaio zen Ro, eta Iker Amenabar azpeitiarrak –baxua– eta Azkoitiko Gorka Alcaldek, Josu Usobiagak, Iñigo Gonzalezek eta Mikel Iraetak osatzen dute musika banda. Musikaz gozatuz eta burua astinduz, larunbat gau ederra igaro zuten Sanagustinera bertaratutako lagunek. Alberto Beloki argazkilariaren irudiak dira honako hauek. Argazki bildumak osorik, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide