Andoni Ortuzarrek egungo egoera politikoaz hitz egingo du Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 10a

EAJren EBBko presidenteak Kataluniaz, datorren urteko hauteskundeez zein Azpeitiko beharrei buruz hitz egingo du ostegunean. 20:00etan hasiko da solasaldia, Batzokian.

Andoni Ortuzar. (Hitza) Azpeitiko EAJ alderdiak antolatuta, Andoni Ortuzar EBB Euzkadi Buru Batzarreko lehenedakariak hitzaldia eskainiko du ostegunean, hilaren 13an, Batzokian. EAJko alderdikideekin eta afiliatuekin elkartuko da Ortuzar, eta EAJko presidenteak gaur egungo egoera poltikoaz hitz egingo du; zehazki, Kataluniaren eta Espainiaren egoera, trasferentzia ekonomikoak eta datorren urtean egingo diren udal, foru eta Europako Parlamenturako hauteskundeak izango ditu hizpide. Era berean, Azpeitiko eta Urola eskualdeko beharrei buruz ere jardungo duela aurreratu du alderdiak. 20:00etan hasiko da solasaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide