Espainiako Loteria Nazioanalaren lehen sariaren zati bat, Azpeitira

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 8a

92.934 zenbakia izan da sariduna, eta Azpeitiko Disdira loteria dendan saldu dira 30 txartel inguru.

Espainiako Loteria Nazionalaren lehenengo sariaren zati bat Azpeitian tokatu da gaur, zapatuan. 92.934 zenbakia izan da sariduna, eta Disdira loteria dendan saldu dituzte saritutako txartelak. Dendako arduradunek Uztarriari adierazi diotenez, 30 bat saridun txartel saldu dituzte plazan duten saltokian. 100.000 euroko saria du txartel bakoitzak. Izan ere, Espainiako Loteria Nazionalak hilero zozkatzen duen sari berezia da gaur Azpeitian suertatu dena. Azpeitiaz gain, Segovian ere (Espainia) saldu dira zenbaki bereko txartelak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide