Laboaldiak Azpeitian utzi dituenak, bideoan

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 4a

Laboaren "unibertso poetiko oparoa" ezagutaraztea izan da Laboaldiaren xedea. Egitasmoak eman dituen fruituak laburtzen dituen bideoa da honako hau.

Abenduaren 1ean hamar urte bete ziren Mikel Laboa hil zela. Urteurren horren harira, Laboaldia egitasmoa antolatu zuen Azpeitiko Kultur Mahaiak, Laboaren "unibertso poetiko oparoa" ezagutaraztea xede. Horretarako, azaroaren 21etik abenduaren 2ra bitartean musikariari lotutako denetariko ekintzak egin dira herrian. Laboaldiarekin batera, erakusketak, hitzaldiak, liburu baten aurkezpena, mural margoketa, entzunaldia eta kontzertua iritsi dira Azpeitira. Egitasmoak utzi dituen zenbait une bideoan jaso ditu Kulturaz kooperatibak, Urola Kostako Hitzarekin etaUztarria Komunikazio Taldearekin elkarlanean egindako Mikrouhinak bideo sortarako. Laboaldia egitasmoak eman dituen fruituen laburpen bideo da honako hau. https://www.youtube.com/watch?v=a7szN6Pudrg  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide