Iñigo Arregi Lagun Onakeko lehendakaria eta Igor San Miguel entrenatzailea. (Lagun Onak F.T)
Igor San Miguel ez da aurrerantzean Hirugarren Mailako taldearen entrenatzaile izango; haren lekua Aitor Zubizarretak hartuko du. Taldeak azken jardunaldietan izandako emaitzak medio hartu da erabakia. Azken 21 puntuetatik hiru lortu ditu taldeak, eta azken hiru neurketak jarraian galdu ditu. Horrenbestez, hemendik aurrera, orain artean bigarren entrenatzaile izan den Aitor Zubizarretak hartuko du gidaritza.
Lagun Onaken partetik esker hitzak besterik ez ditugu Igor San Miguelentzat. Eskerrik asko iragan denboraldian eta aurten egindako lanagatik, eta zorte on hemendik aurrera datorkizunean.
San Miguel
2017ko udan iritsi zen Azpeitira, Realaren Emakumezkoen Lehen Mailako taldean igarotako etapa amaitu ostean. Orduan
Aitor Arrate entrenatzaileak aulkian utzitako lekua hartu zuen orduan astigartarrak.