Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek lan hitzarmen "duina" eskatzeko
mobilizazioekin jarraitzen dute. Gaur, ELA sindikatuak deituta, elkarretaratzea egin dute horietako batzuek Azpeitian (argazkietan);
Gipuzkoako egoitzak greban. Diskriminaziorik ez leloak zituen pankartarekin atera dira plazara langileak. Aste honetan, astelehenetik ostiralera, greba deitua du ELAk Gipuzkoako egoitza guztietan, baita Azpeitikoan ere; LABek, bere aldetik, atzorako deitu zituen lanuzteak.
Horiekin batera, gaurko Azpeitiko elkarretaratzeaz gain, mobilizazio gehiago deitu ditu ELAk Urola Kosta eskualdean. Bihar, auto karabana egingo dute, 10:00etan Zarauztik hasita; eta etzi, osteguna, Zumaian pintxo poteo “aldarrikatzailea” egingo dute, 19:00etan.