Azpeitiko Argazki Elkartearen erakusketa berria jarri dute Lagun Onak MB-ren tabernan

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 26a

Urtarrilaren 17ra bitartean izango da zabalik erakusketa. (AAE) Azpeitiko Argazki Elkarteak erakusketa berria ireki du Lagun Onak mendi bazkunaren tabernan. Joan zen astetik ikus daitezke elkartearen argazkiak tabernako hormetan, eta oraingo honetan, Jexux Artolak, Alberto Belokik eta Angel Olabarriarenak ateratako argazkiak jarri dituzte erakusgai. Erakusketa ikusi nahi duten herritarrek 2019ko urtarrilaren 17ra bitartean izango du horretarako aukera, mendi bazkunaren tabernan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide