Denetariko abestiak eta jende ugari Azpeitiko Udal Musika Bandaren Santa Zezilia kontzertuan

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 25a

Musikarien eguna izan zen joan den ostegunean, hilak 22. Data horren harira urtero egin bezala, Santa Zezilia eguna ospatzeko kontzertua eskaini zuen atzo, zapatua, Udal Musika Bandak, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Herritar andana bertaratu zen kulturgunera bandako kideen doinuez gozatzera. Unai Frantsesenaren zuzendaritzapean, denetariko piezak jo zituzten, hala nola The Voice of the Guns, Maestro Lino, Rapsodia Vasca, La la land, Appalachian Overture, Super Mario Bros eta Sweet Caroline Charleston. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide