IRUDIETAN: Kalejira, euskal dantzak eta bazkaria, Azpeitiko Itsasi Egunean

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 24a

Itsasi Eguna ospatu du gaur, zapatua, Itsasi kultur taldeak. Urteroko ohiturari jarraituz, 11:30ean hasi dira ospakizunarekin, parrokian egin duten elizkizunean. Azken urteetan ez bezala, eguraldia lagun izan dute gaurkoan Itsasiko kideek; giro ederra zela aprobetxatuta, kalejira egin dute elizaren ataritik Frontoi Txikira. Ondoren, taldeko dantzari gaztetxoenek hainbat dantza eskaini dituzte pilotalekuan bertan, eta dozenaka senide eta lagun hurbildu da Itsasiko gaztetxoen dantzez gozatzera. Euskal dantzen erakustaldia amaitzean, bazkaria egin dute Itsasiko kideek Sanagustin kulturgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide