Laboaldiaren barruan, asteazkenaz geroztik Laboa gertutik erakusketa ikusgai da Betharrametako erakusketa aretoan. Mikel Laboa Katedraren eskariz Itziar Zubizarretak egindako erakusketa da, hain zuzen ere, egunotan ikusgai dagoena. Kulturaz kooperatibak azaldu duenez, Laboaren ahotsa "gertutik" ezagutzeko parada izango dute bertaratzen direnek. Itziar Zubizarreta da erakusketaren komisarioa, eta honako hau hari egindako elkarrizketaren bideoa da.
Hona hemen, Laboaldiaren barruan datozen egunetarako prestatutako ekintzak:
Gaur, ostirala
- Aurkezpena: Laboaren begiak liburuxka, Alaitz Aizpuru egilearekin. 18:00etan, Udal Liburutegian.
- Mural margoketa. Egunean zehar, Alde Zaharrean.
- Hitzaldia: Laboaren kateak: iragana eta oraina, zilbor-heste. Ana Gandararekin. 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.
- Bisita gidatua eta hitzaldia: Non dago Mikel Laboa? Josune Albisurekin. 19:00etan, Betharrameko Udal Erakusketa Aretoan.
- Zumetarenera txangoa, arratsaldez.
- Solasaldia eta entzunaldia: Laboaren belarria, Ibon RGrekin. 21:30ean, Gaztetxean.
- Kontzertua: Laboa hamaika ahotsetara, herriko musikarien eskutik. 22:30ean, Sanagustin kulturgunean.