Uztarriako eta Urola Kostako Hitzako langileak ere, Euskaraldiarekin bat

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 22a

Urola Kostako Hitzako eta Uztarriako kazetariak. Urola Kostako Hitzako eta Uztarriako langileek ere bat egin dute bihar hasiko den Euskaraldia ariketa sozialarekin. Euskara dute bi hedabideek lanabes eta eguneroko hizkuntza, eta euskararen normalizazioan eragiteko eta haren erabilera areagotzeko konpromisoa dute. Horregatik, datozen 11 egunetan ere, euskaratik eta euskaraz ariko dira bi komunikabideetako langileak. Euskaraldiaren garrantziaz jabetuta eta egitasmoari babesa adierazteko argazkia atera dute langileek. Gainera, bihar hasi eta abenduaren 3ra bitartean Euskaraldiaren 11 ertzak elkarrizketa seriea argitaratuko du Uztarriak webgune honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide