Azpeitiko Kantujira taldeak kalejirarekin eta afariarekin ospatuko du Santa Xixili eguna

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 22a

Perez Arregin 19:00etan hasi eta herriko plazan bukatuko dute kaleko saioa. Ondoren, afaria eta kanturako aukera gehiago izango dute Sanagustin kulturgunean.

Azpeitiko Kantujira taldeak kantuz ospatuko du, gaur, Santa Xixili eguna. Perez Arregi plazan 19:00etan hasi eta herriko plazan bukatuko duten kantu kalejiraren ondoren, afari-legea egingo dute Sanagustin kulturgunean, eta han ere ez da kanturako aukerarik faltako. "Kanturako gogoz dena hurbildu dadila taldera eta abestu dezaiola Xixiliri, bizipozari eta berak nahi duenari, baina abestu dezala, kantuak bizi egiten gaitu eta", egin dute Kantujirakoek gaurkorako gonbidapena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide