22 gidarik parte hartuko dute zapatuan Azpeitiko XII. Slalom proban

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 21a

Landeta auzoko Antzibarrena industriagunean jokatuko dute proba, 13:30ean hasita. Etxeko hainbat gidarik parte hartuko dute, hala nola Lagun-Artea, Urraki nahiz Errebueltie taldeetakoek. Lehen aldiz ariko da proban Iosu Alberdi (BMW 325i) azpeitiarra.

Lagun-Artea eskuderiak Azpeitiko Slalom probaren XII. edizioa antolatu du larunbaterako. Landeta auzoko Antzibarrena industriagunean jokatuko dute proba, 13:30ean hasita. Dena den, 11:30ean elkartuko dira parte-hartzaileak ibilbidea ikusteko eta autoen egiaztapenak egiteko. 22 lagunek eman dute probarako izena, eta dagoeneko itxi dute izen-emate epea. Zapatuko slalomean parte hartuko duten pilotuetako asko etxekoak dira; hain zuzen ere, Lagun-Arteako Jose Antonio Insaustik (Opel Kadett GSI), Jagoba Otaegik (BMW 325i), Iokin Agirrek (BMW 325i E36), Iñaki Alberdik (Ford Scort MK-II) eta Iker Zinkunegik (Nitokar EVO II) zein Urraki taldeko Iosu Alberdik (BMW 325i) eta Aritz Uzkudunek (BMW 325i) izena eman dute probarako, baita Errebueltie MKK-ko Gurutz Agirretxe (BMW M3) gidari errezildarrak ere. Hona hemen parte-hartzaile guztien zerrenda:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide