2016ko azaroan ere kontzertua eskaini zuen Depedrok Sanagustinen. (Alberto Beloki)
Depedro abeslari eta gitarra-jotzaileak
Todo va a salir bien disko berria aurkeztuko du abenduaren 15ean, larunbatez, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Haren aurretik, baina, Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola igoko dira agertokira, kulturgunea blues melodiez girotzera. 23:00etan hasiko dira emanaldiak, eta dagoeneko salgai daude kontzertuetarako sarrerak Sanagustin kulturgunean nahiz
Kulturaz.eus webgunean: aurrez, hamabost euro ordaindu beharko dira; egunean, bertan, berriz, hamazortzi euro.
Depedrok hainbat abeslari ezagunen kolaborazioarekin osatu du lan berria. Bilduma horren grabaketan parte hartu dute, besteak beste, Luz Casalek, Amparo Sanchezek, Fuel Fandangok, Izelek, Jairo Zabalak zein Coque Mallak.
https://www.youtube.com/watch?v=nVQ-aAwSwd4
Jon Gurrutxagak, berriz,
Kateak diskoa aurkeztuko du abenduaren 15ean, Urbil Artolaren laguntzarekin. Musikagintzan bi hamarkada betetzeko bidean da Jon Gurrutxaga; izan ere, Arima Beltza taldean hasi zuen ibilbidea, eta geroztik, hainbat musika proiektutan parte hartu du. Hain zuzen ere, 2010ean
Jon & Sugramas diskoa kaleratu zuen, eta handik lau urtera
Hitz lauz lana.
https://www.youtube.com/watch?v=epNRbY54Ork