Txakur jabeen jarrera salatzen duten kartelak jarri dituzte Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 13a

Azpeitiko Elizkalean jarri duten kartel bat. Txakur jabeei zuzendutako oharrak jarri dituzte gaur gauean Azpeitiko Elizkalean. Horien bidez, zenbait txakur jaberen jokabidea salatu du KKA (Kaleko Kakekin Aspertuak) izenarekin sinatzen duen elkarteak. "Txakurra zurea bada zergatik, orduan, bere kaka denona?", diote kartelek. Horrela, txakur jabe bakoitzak bere animaliaren kakak jaso behar dituela gogorarazi du taldeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide