Oiartzun-Minetako bira ibilaldia prestatu du Lagun Onak MBk iganderako, gaztetxoentzat

Urola Kostako Hitza 2018ko aza. 12a, 11:17

Goiz ibilaldia izango da: 09:00etan irtengo dira Azpeititik eta 15:00 alderako itzuliko dira herrira. Osteguneko 21:00ak baino lehen eman behar da parte hartzeko izena.

Bereziki gaztetxoei zuzendutako irteera antolatu du Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak datorren astebururako. Igandean, azaroak 18, Oiartzun-Minetako bira ibilaldia egingo dute mendizaleek. Goiz ibilaldia izango da: 09:00etan irtengo dira autobusez Azpeititik, anbulatorio aurretik, eta 15:00 alderako itzuliko dira herrira. Ostegunean 21:00etan itxiko du Lagun Onak MBk izena emateko epea, www.lagunonakmb.org webgunean. Mendizaleen elkarteko bazkide direnek 3 euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek 4 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide