Irudietan: Festa giroak hartu du Azpeitiko Errebala San Martin bezperan

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 10a

Azpeitiko Bustinzuriko Errebalean samartinak ospatzen ari dira atzo eta gaur. Mus txapelketarekin ekin zieten aurtengo jaiei atzo, Pikua tabernan. 23 bikotek parte hartu zuten eta Andres eta Mikel Perez aita-semeek jantzi zituzten txapelak, finalean Gorka Holgado eta Gorka Arratibel gaindituta; Joxemai eta Ina Muno sailkatu ziren hirugarren postuan, eta Joseba Esnal eta Iñigo Illarramendi laugarrenean. Gaur, berriz, zezen txikiak eta poniak izan dituzte Errebalean eguerdian, eta ordu honetan sokamuturra da kalean gora eta behera ibiliko dena. Ondoren, triki-poteoa egingo dute, eta jarraian afaria, Txokoa jatetxean. San Martin bezpera eta festetako egun nagusia izango dena goizaldera arte luzatuko dute gero Pikua tabernan, DJ Josu Rodriguezekin. Hemen, atzoko eta gaurko argazki batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide